ABENDUAREN 24an HITZORDUA OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREKIN

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, aurten ere, abenduaren 24an Olentzeroren bisita jasoko dugu Andoainen.

Bai Olentzero, bai bere laguntzailea den Mari Domingi andoaindar guztiekin oso ondo portatzen direnez, Aita Larramendi Ikastolak merezi duten ongi-etorria prestatu die.

Arratsaldeko 17:30ean Basterotik abiatuko gara kaleak alaituz, 18:30ean Santa Krutz ondoko espigoira iritsi arte. Han kantuz egingo diegu harrera Olentzero eta Mari Domingiri eta ibilbidea gurekin jarraituko dute Juanita Alkain plazaraino. Bertan, hitz batzuk egingo dituzte eta kantu batekin azken agurra egingo diegu.

Badakizue andoaindar ume guztiok, 24an hitzordua duzuela Olentzero eta Mari Domingirekin. Ez hutsik egin.