AZOKA SOLIDARIOA

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek konpetentzietan oinarritutako EKI proiektuari ekin diote aurten eta bigarren ebaluazioaren bukaeran, proiektu bat sortu eta garatu dute: martxoaren 23an antolatu zuten azoka solidarioa, hain zuzen ere.

Azoka solidario hau, HURRIA SAHARA elkartearen alde egin zen eta bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, beraiek egindako pultserak eta prestatutako patata-tortila piztxoak jarri zituzten salgai, 1 euroren truke. Bai pultserak, bai pintxoak, guztiak saldu zituzten eta 505 € bildu zituzten.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu azokan parte hartu zenuten ikasle eta irakasle guztiei. Eskerrik asko denori.

Ikus ARGAZKI guztiak, HEMEN.