BATXILERGO 2. MAILAKO IKASLEAK, ARTISTA LANETAN

Sormen handiko ikasleak ditugula batxilergo 2. mailan, ezin ukatu. Martxoaren 8a gerturatzen ari zela, gaiarekin lotura izango zuen murala egitea proposatu zuen ikasle talde batek. Baiezkoa eman zitzaien eta berehala ekin zioten lanari.

Irakasleren batekin negoziazioren bat egon bazen ere, euren atsedenaldiak erabili zituzten gehienbat obra hau egiteko. Orain, pasiloren batean egongo da ikusgai, denok mirestu dezagun.

Albiste honen helburua artista talde honek egindako lana ezagutaraztea da, polita izan baita proposaturikoa eta sortutako murala ere. Eskerrik asko.