BATXILERGOKO IKASLEAK ANTZERKIAN

Iragan ostegunean, hilak 23, Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak antzerkian izan ziren “The Primitals” antzezlana ikusten.

Errekuperazio astean gauden honetan, eguerdi partean abiatu ziren Basterora ikasleak, egin beharreko azterketak bukatutakoan.

Yllana eta Primital Bros taldeek bat egin dute The Primitials “a capella” egindako komedia musikal dibertigarria eskaintzeko. Antzezlanak tribu disfuntzional samar bati buruzko istorio bitxi eta surrealista kontatzen digu. Gurea izan zitekeen planeta bateko lau aborigenek eszenatokia eskuratu nahi dute, publikoa bereganatzeko asmoz. “A capella” egindako tragikomedia hau gure ikasleen gustuko izan delakoan gaude.