BATXILERGOKO IKASLEEK BEÑAT IGERABIDE EZAGUTU DUTE

Iragan astean, Beñat Igerabide ikastolara gerturatu zen batxilergo 1. eta 2. mailako ikasleekin biltzeko. Elkarrekin igarotako tartetxo horretan, musika izan zuten hizpide, arte horretan baita Igerabide trebea.

Berak konposatutako bizpahiru abesti jarri zizkien ikasleei hitzaldiari hasiera emateko, izan ere, hainbat musika talderekin egon eta gero hasi zen bakarka kantuak konposatzen eta orain baditu bi lan jada argia ikusi dutenak: Orbainak (2014) eta Geldialdi bakoitzean (2016).

Eskolan izandako musika irakasle batek bultzatuta hasi zen gitarra ikasten eta musikarekiko garatu zuen zaletasun horrek Estatu Batuetara eraman zuen bertan soinu ikasketak egitera.

Bere abestiak nola konposatzen dituen ere erakutsi zien ikasleei, nola programa baten bidez instrumentu ezberdinen pistak josten dituen nahi duen melodia hori lortzearren. Gaur egun, musikan dihardu baina irakaskuntzarekin partekatzen du hura.