BAZKARDOKO JOLASLEKUA AUZOLANEAN BERRITUA

Martxoaren 18an, larunbata goizean, 27 guraso inguru bildu ziren Bazkardoko Ikastolan, jolaslekua eraberritu asmoz.

Hainbat modulu jarri zituzten jolaslekuaren eremu desberdinetan: paleekin egindako koloretako etxetxo txikiak, egurrezko sukalde bat, hondar-gune erraldoi bat, enborrekin egindako zirkuitu bat eta baita banku eder batzuk ere.

Hamaiketakorako tartea ere izan zuten eta giro ederrean jolasleku polit bat sortu zuten. Haurrek ere parte hartu zuten, jolaslekua apaintzeko koloretako banderak sortzen. Zorionak eta mila esker, egindako lanagatik.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN