BIS BALD! (GERO ARTE!)

Urtero lez, ikasle eta irakasle alemanak izan ditugu gure artean, ikasturte oro antolatutako elkartruke programaren barruan. Iragan asteko ostiralean iritsi ziren eta atzo, ostegunarekin, abiatu ziren Alemaniarantz. Batxilergo 1. mailako ikasleekin izan dira egonaldi labur hau gozatzen.

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, ekintza ugari antolatu dira gure kultura, bizimodua eta ingurunea ezagutu eta bizitu zezaten. Horien artean, Donostia eta Bilbo ezagutu dituzte, kutxa espazioan ere izan dira, Txuri urdinen patinatzeko aukera izan dute batzuk eta sagardotegiak zer diren ere ikusi dute besteek.

Esperientzia aberasgarri honek bere bigarren zatia izango du: apirilaren 19an gure ikasleak Alemaniara joango dira, hango ikasleen egunerokotasuna, bizimodua eta kultura gertutik ezagutzeko. Horregatik, bis bald! Gero arte!

Ikus ARGAZKIAK HEMEN.