BATXILERGO 2. MAILAKO IKASLEAK “GAZTE GOT TALENT” LEHIAKETAN FINALISTAK

Iragan asteko ostiralean Tabakaleran izan ziren ekonomia ikasgaia duten batxilergoko ikasleak. Goiza euren ekintzailetasuna trebatzen ibili ostean, Mara Lasa, Eider Tolosa, Ainhoa Mujika eta Isune Peralesek osatutako taldea finalista izan zen enpresa munduari lotutako lehiaketa honetan. Mondragon Unibertsitateak antolatutako ekitaldian, parte hartzaileek 3 edo 4 pertsonako taldeak osatu behar zituzten, elkarlanean erronka desberdinei aurre egiteko. […]

Irakurri

MATERIAL BERRIAREKIN ESPERIMENTATZEN

Urte berriarekin… material berria! Esperimentazio txokoan testura edo ehundura ezberdinetako xaflak jarri dituzte, Bazkardon: leunak, zakarrak, bigunak, gogorrak… Testura bakoitzak sentsazio ezberdinak sortzen dizkigu, oso kitzikagarriak dira denak! Honela, ukituz eta sentituz, inguratzen gaituen mundua deskubritzen dute, eta baita euren buruak ezagutu ere. Ikus zeinen gustura ari diren Haur Hezkuntzako 3 urteko haurrak.     […]

Irakurri

GABONAK IKASTOLAN

Igaro dira San Tomas eta Eguberri bezpera. Etorri dira Olentzero eta Mari Domingi eta iritsi da haurren ilusioak gainezka egiten duen eguna. Hemen dituzue, aipatu egunen kontaketa irudien bitartez.  Jai zoriontsuak igaro ditzazuela eta urte berri on bat opa dizuegu. San Tomas Bazkardon Gabonak Bazkardon Gabonak LH 3-4-5-6. mailak Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera

Irakurri

ETA DATORREN URTEAN, ZER?

Azkeneko egun hauetan, batxilergoko ikasleek datorren urteko ikasketen inguruko hitzaldi ugari izan dituzte. Izan ere, hilabete gutxi batzuk baino ez dituzte zer alorretatik bideratuko dituzten ikasketak erabakitzeko. Batzuk oso argi duten arren, beste asko oraindik erabakitzeke daude. Horrela, iragan asteko arratsalde batean, Mondagron unibertsitatekoak ikasleekin bildu ziren ikastolako musika gelan. Ikasleek, bertan eskaintzen diren ikasketen […]

Irakurri

OLATZ IRAZU ETA MAIALEN ANDUEZA BERTSO-PORRAKO IRABAZLE

Aita Larramendi Ikastolako DBH4ko ikasleek bertso-porra bat antolatu zuten, ikas-bidaiarako dirua lortzeko. Bertan, zortzi finalistak agertzen ziren, eta batetik zortzira arte zerrendatu behar ziren; lan zaila askoren ustez! Finala abenduaren 17an ospatu zen, eta izugarria izan zen! Maialen Lujanbio izan zen irabazle, eta Aitor Mendiluze, andoaindarra, berriz, bigarren. Askoren harritzerako, Amets Arzallus, txapeldun ohia, laugarren […]

Irakurri

“HAURRAREN EKIMEN PROPIOTIK ETA KONFIANTZATIK ABIATUTA”

2018-19 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA – (2016an JAIOTAKO HAURRAK) Haurrak, ikastolan hasten denetik, oinarrizko konpetentzia orokorrak garatuko ditu, bere ekimen propiotik eta konfiantzatik abiatuta: izaten, elkarrekin bizitzen, komunikatzen, ikasten eta pentsatzen, ekimenez jokatzen … Berritzaile beti Ipuinen magia “Pausoka-pausoka” tailerra Lekale, arto eta lurrarekin saltsan “ATE IREKIAK”, urtarrilaren 13an, 10:30ean Ikastola, “izatea eraikiz”

Irakurri

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

Arratsean, suaren ondoan, askotan etorri izan zait gogora txori baten heriotza, nonbait, basoetan. Negu geldoaren egun goibeletako, habia huts gaixoak, habia abandonatuak, haizearekin kulunka burdinezko zeru grisean. Ai! Txorien hil-beharra neguan! Helduko da, halere, bioleten sasoia eta ez dugu haien hexurrik aurkituko apirileko belardietan paseoan gabiltzala. Gorde egiten al dira txoriak hiltzeko? Mikel Laboa “Negua” […]

Irakurri

DBH 4. MAILAKO HIRU TALDE SARIDUN EUSKARAREN INGURUKO PROIEKTUETAN

DBH 4. mailako neska-mutilek LEINN graduko ikasleak izan dituzte bidelagun lehenengo hiruhileko honetan; elkarlanean, Andoainen euskara sustatzeko proiektu batean murgilduta egon dira. Iragan astean aurkeztu zituzten epaimahai baten aurrean gauzatutako proiektuak. Horrela, gure ikasleek eskura zeuden lau sarietatik hiru lortu zituzten. Aurrena, zorionak guztiei! Aurkezpen egunean, talde bakoitzak bideo, maketa, zein irudiekin azaldu zuen euskara […]

Irakurri

“IKASTOLAKO BERRIAK” ABENDUKO ALEA

“Ikastolako Berriak”, gure aldizkariaren ale berria argitaratu berri dugu, ABENDUAN kaleratzen duguna, hain zuzen. Besteak beste, bertan aurkituko dituzue, “Erronka berriei begira” eta “Digitalki aurreratua” izenburua duten artikulu interesgarriak, ikasleek mailaz maila burutu dituzten hainbat ekintza eta Malena Kindermann, gure artean dagoen alemaniar ikasleari  egindako elkarrizketa. Hementxe duzue edizio digitala: 

Irakurri