DBH 1: “EKI PROIEKTUA ETA EKI DIGITALA” HITZALDI-TAILERRA

DBHko 1. mailako familiei hitzaldi praktiko, interesgarri eta garrantzitsu bat eskainiko zaie datorren astean.

Dakizuenez, ikastolan EKI proiektuarekin ilusio handiz ari gara lanean eta hitzaldi honen bitartez proiektua gerturatu nahi diegu familiei. Gainera, ikasturte honetan berrikuntza handi bat ere jarri dugu martxan: EKI digitala.

Hitzaldiaren edukiak honakoak izango dira:

– EKI proiektua: marko orokorra.
– EKI digitala: plataforma eta dispositiboa.

Bi saio eskainiko dira: urriaren 10ean euskaraz eta urriaren 11an gazteleraz, 16:45 – 17:45 bitartean, Ikastola Handiko Bilera Aretoan
Izaskun Jauregi (Ikasketa Burua) eta Gorka Matute (IKT arduraduna) izango dira hizlariak.

Saioaren bigarren zatia praktikoa izango da eta gurasoek seme-alaben Chromebooka erabili eta ikasketa prozesuan erabili ohi duten plataforma (Ikasgunea) ezagutzeko aukera ere izango dute.

eki_hitzaldia