DBHko IKASLEAK TXURI URDINEN PATINATZEN

Gabonetako oporren aurretik ohitura denez, DBH 1 eta 2ko ikasle eta irakasleak Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregian izan dira. 11ak aldera autobusa hartu eta ordu erdi beranduago heldu dira bertara. Ikasleak irrikitan zeuden pistan sartzeko; beraz, patinak azkar jantzi eta segituan hasi dira patinatzen. Askorentzat lehendabiziko esperientzia zen izotz gainean, baina ordu eta erdi bueltaka eta bueltaka pasa ondoren, segurtasun ikaragarria hartu dute gehienek.

Monitoreen laguntza izan dute patinaje teknika ikasi eta hobetzeko. Gainera zenbait jokotan jolasten aritu dira eta bukaeran diskoteken antzerako argiak eta musika jarri diete. Baten batek bihar ipurdian ubeldura edukiko duen arren, primeran pasa dute gaur!

Ikus argazkiak, HEMEN