EKHI AZURMENDIREN MARRAZKIA IRABAZLEA

Albiste labur honek gure ikasle bat zoriontzea du helburu. Izan ere, aurtengo Gazte Asteko kartel lehiaketaren irabazlea, 13-15 urteko kategorian, DBH 2B gelako Ekhi Azurmendi izan da.

Egindako marrazkia letra dotoreekin jantzi du eta, aldi berean, berdintasunaren ideia ere irudikatu nahi izan du bertan.

Sari banaketa ostiralean, azaroaren 17an, arratsaldeko 17:30ean izan zen. Gazte lokalean. Ikasleak aitortu duenez, nahiz eta iaz ere saria jaso zuen, aurten ez zuen espero. Ondorioz, berria jasotakoan, asko poztu zen.
Zorionak Ekhi!