GURASOEN LANBIDEAK

Lanbideen gaiari txikitatik buelta asko ematen dizkiogu. Handiago garenean zer izatea gustatuko litzaiguken sarritan pentsatzen baitugu. Azken asteetan, Lehen Hezkuntzako 2. mailako neska-mutilak, lanbide desberdinak ikusi dituzte lantzen ari diren gaian, eta betiko lanbideetaz gain, gaur egun aukera berriak daudela eta ohartu dira.

Gai honen inguruan sakontzearren, gurasoak gonbidatu dituzte euren geletara, beraien laneko gora behera eta bitxikeriak kontatzera, eta baita animatu ere!

Eskerrik asko denoi, prest egotearren eta hain gustora parte hartzearren, haurrek ere oso ondo pasatu zuten!

Hurrengora arte!