IKASBIDAIA BIKAINA

DBHko etapa bukatzear dagoela, 4. mailakoak ikasbidaian izan dira. Aste Santuko aurreko astea aprobetxatu dute bidaia egiteko eta, modu honetara, oporraldia luzatzeko aukera izan dute. Etapa desberdinak izan dituen bidaia honetan bai irakasle, baita ikasleak ere oso gustura egon direla badakigu.

Astelehen goizean abiatu ziren eta Iruñean egin zuten lehen geldialdia Euskalerria Irratiaren egoitza ezagutzeko. Arratsaldean, zertxobait larritu egin zirela ere esan beharra dago; izan ere, Jacan zeudela, elurra hasi zuen eta Panticosara igo beharra zeukaten, hotela bertan baitzuten. Hala ere, astiro-astiro busak lortu zuen gora igotzea arazorik gabe. Biharamunean, zeru urdina lagun zutela, Panticosan eskiak probatu zituzten.

Handik Bartzelonara abiatu ziren azkeneko egunak bertan pasatzeko. Ordu libreak ere izan zituzten paseatzeko eta hiriaz patxadaz gozatzeko. Hala ere, Bartzelonako leku enblematikoenak ere bisitatu zituzten. Albiste honekin batera, argazki galeria izugarria dago ikusgai, ikasleak zein gustura egon ziren erakusten duena.

Ikus ARGAZKI GUZTIAK, HEMEN.