LEHEN HEZKUNTZA, 6-12 URTE

TXANELA proiektua, haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da

  • Haur Hezkuntzatik datorren haurrarentzat Lehen Hezkuntzarako zubi lana egiten du eta era berean, Lehen Hezkuntzako oinarriak finkatzen ditu.
  • Txikitik handirako jauzia egiten du: euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten du.
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen du eta ikasle aktiboaren bila dabil.
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen du.
  • Aniztasuna errespetatzen duena eta balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.
  • Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gaztelania eta ingelesa ere lantzen ditugu, Haur Hezkuntzan hasitakoari jarraipena emanez.
  • Ikaslearen inguru hurbiletik abiatzen gara, berarentzat esanguratsuak diren gaiak landuz.
  • Lan egiteko ohiturak, trebetasunak, adimen emozionala (autonomia, elkarbizitza…) zein euskararen kontzientzia lantzen ditugu.

Ikastolen Elkarteak sortutako TXANELA PROIEKTUAk bideratzen du Lehen Hezkuntzako ikaskuntza prozesua.

Eta Txanelatik EKIra

EKI proiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoa hartzen du eta 2017/18 ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzan ezarriko da gradualki.

EKI proiektu integrala da, Europa mailan saritutako materiala, eta helburu nagusia ikaslea bizitzarako prestatzea da.

  • Ikasleak, konpetentziak (oinarrizkoak eta diziplinarrak) eta bizitza pertsonaleko zein sozialeko egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatuko ditu.
  • Integrazio pedagogikoa du ardatz: ezagutzak barneratuta dituenean, ikasleak transferitu eta integratu egingo ditu berarentzat esanguratsuak diren egoeretan konpetentea dela erakutsiz.
  • Euskara ardatz duen eleaniztasuna bideratzen du.
  • Konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen du.

IKTak Lehen Hezkuntzan:

  • Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) erabiltzen ditugu, ikasteko, ikertzeko, idazteko, komunikatzeko..
  • Ikasgela guztiek beren ordenagailu eta proiektorea dituzte.
  • Mini-ordenagailuen erabilera: IKASYS plataformarekin, norberaren trebakuntza sistematikoa egiten da
  • Hainbat aplikazio informatiko jarduera pedagogikoetan txertatzen dira: Lucydchart, Google Apps, Blogger…
  • Gela bakoitzak bere bloga du eguneroko jarduna etxetik ikus ahal izateko.

LH amaitzean, gure ikasleek Europako DIGCOMP – Digital Competence markoak definitzen duen maila ertaina lortzen dute.