IKASTOLAK KUDEAKETA AURRERATUAREN ZILARREZKO SARIA JASO DU

Abenduaren 12an, Donostiako Kursaal Jauregian ospatutako ekitaldian, Aita Larramendi Ikastolak, Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren zilarrezko saria jaso zuen.

Aitor Iriondo zuzendariak jaso zuen saria, Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburuaren eskutik.

EUSKALIT fundazioak koordinatzen duen sari honek, kudeaketa aurreratuenak aitortzea eta kudeaketako praktikarik onenak identifikatzea du helburu.

Sari honek, beraz, Ikastolan egiten den kudeaketak maila altua duela aitortzen du. ZORIONAK Ikastola osatzen dugun langile eta familiei.