“LARRAMENDI NEWS” PRENTSA-BULEGOA

DBH1eko Komunikazio Tailerreko ikasleak kazetari bihurtu dira, eta “Larramendi News” izeneko prentsa-buegoa sortu dute. Blog bat sortu dute eta. bertan, Andoaingo gertakariak argitaratuko dituzte kalean bildutako informazioarekin.

Tailer honen helburuak ekintzailetasuna bultzatzea, ahozko eta idatzizko adierazpena lantzea, taldean lan egitea eta tekologia berriak erabiltzen ikastea dira. Bestalde, egunkarietan, irratian eta telebistan lan egiteko modua ezagutuko dute, albisteak, elkarrizketak, erreportaiak, eta abar egiten ikasiz.

Dagoeneko albisteak zer diren ezagutzen hasi dira, eta baita idazten ere! Zuek albiste horietan iruzkinak idazteko aukera izango duzue. Animatu!

Hemen gaude, “Larramendi news”: https://larramendi-news.blogspot.com.es

larramendi_news