LEHEN HEZKUNTZAKO 3-4-5-6. MAILAKOAK ETXETIK KANPO

Aste beteko tartean, Lehen Hezkuntzako 3-4-5-6. mailako neska-mutilek, bi eguneko irteerak burutu dituzte, Orion, Zarautzen eta Hondarribian. Eguraldia lagun izan dute, ateri eta eguzkitsu, eta horrek paseo zoragarriak eta egun-pasa ederrak egiteko aukera eman die.

LH 3. mailakoak Zarautzen izan dira, martxoaren 15-16an. Mollarriko kargalekua eta Photomuseuma bisitatzeaz gain, ibilaldi politak egin dituzte, itsasalde zein mendialdean.

LH 4. mailakoak Orion izan dira, martxoaren 14-15ean. Hauek, Arraun Etxea bisitatu dute, Ibon Urbieta arraunlari ohi handiaren eskutik. Ibai inguruko pasealekuaz eta parkeaz disfrutatu dute eta Aterpetxeak eskaintzen dituen kirol instalazioetan ere gozatu ederra hartu dute.

LH 5.mailakoak, Hondarribian izan dira, martxoaren 15-16an. Lehenengo egunean Irungo Oiasso museoa eta Manuel Aguirresaroberen tximeleten museoa bisitatu dituzte. Ostiralean eguraldi ona aprobetxatuz Hendaiara txalupaz pasa dira bertako hondartzan jolasteko.

LH 6. mailakoak Zarautzen izan dira, martxoaren 21-22an. Getariara oinez joan dira bertako paisaiaz gozatuz. Zarauzko arte eta historia museoa ikusi dute, bi eraikuntzetan, Kanpandorrea eta Santa Maria La Real parrokian, eta arkeologia-aztarnak ezagutu dituzte.

Hementxe dituzue, irteera horiei guztiei buruzko ARGAZKI BILDUMAK. (Menu nagusiko “Multimedia”-“Argazki bildumak” atalean daude, beste guztiekin batera)