LH 2. MAILAKOEN IKASTURTE AMAIERAKO ANTZERKIA

Lehen Hezkuntzako 2. mailako neska-mutilak, ikasturtea amaitzean egoteaz gain, Bazkardon egin duten 6 urteko ibilaldia ere amaitzera doaz, aurki. Datorren ikasturtean, Txistokira jeitsiko dira, LH 3. maila egitera.

Agur moduan, antzerki bat eskaini diete familiei, landu dituzten gai desberdinak eta gogoz ikasitako hainbat istorio gogora ekarriz.

Eskerrik asko gerturatu zineten familia guztiei, ikasleek oso ondo pasatu zuten!

” Idazten, irakurtzen,
saiatu naiz ikasten
iaz bezala aurten.
Kantu zaharrak idazten,
kondairak irakurtzen,
pozik ibili gara,
gai guztiak ikasten”.