LH 3. MAILAKOAK ENERGIA ITURRIAK AZTERTZEN

Lehen Hezkuntzako 3.  mailako ikasleak, Txistokiko Musika gelan antolatu den energiari buruzko erakusketa batean parte hartu berri dute.

Lehendabizi, energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak bereizi dituzte. Jarraian, energia iturri berriztagarriei buruzko informazio-bideo laburrak ikus-entzun eta galderak erantzun dituzte. Energia eolikoa, eguzki-energia, biomasak, energia geotermikoa, hidraulikoa…, hainbat gauza ezagunak bazituzten ere, beste asko berriak eta oso interesgarriak egin zaizkie.

Gutako bakoitzak etxean, ikastolan… energia zuhurtziaz erabili ahal izateko aholkuak ere jaso dituzte: kontsumoak murrizteko, segurtasuna hobetzeko…

Energiari buruzko bidaia arrakastaz burutu dutenez, amaieran, bidaiatzen jarraitu ahal izateko “pasaportea” (landutako edukiei buruzko liburuxka) eta motxilatxo bat jaso dute opari.