LH 3. MAILAKOAK OTITAN: “URA”

Ikasturte amaiera honetan, astelehenean Gorputz Hezkuntzako saio berezi bat antolatu zen Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleekin, Horretarako, Otitako parkera joan ziren eta ibilbide zirkular bat burutu zuten: trentxikiko bidetik joan eta kanal zaharreko bidetik bueltatu ziren.

Bertan urarekin zerikusia zuten hainbat ekintza egin zituzten: ibaiko ura garraiatu, ur azpian hitzak asmatu, loreak bildu, mapetan informazioa bilatu…

Bero handiko eguna izan zen arren, inguruak eskaintzen zituen gerizpeak erabiliz, ikasleak gustora aritu ziren antolatu ziren 3 txokoetan.

Ea ondorengo irudiekin ikasleek bezainbeste gozatzeko aukera duzuen.