LH 6. MAILAKOAK BERTSO TXAPELKETAN

Iragan asteazkenean, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasle talde batek Hernanin ospatutako “Oinak Buruan Eskolartekoa” izeneko bertso txapelketan parte hartu zuen.

Bertan, LH 4. mailatik DBH 2. mailarainoko adin tartetako partaideak izan ziren protagonistak. Bertsotarako trebezia erakutsi nahian, hitzak dantzan jarri zituzten bakarka bertso pare bat osatuz.

Unai Gaztelumendi eta Ane Labaka bertsolariak izan ziren bertan, besteak beste, gure haurrekin bertsotan gozatzen. Gainera, urte hauetan ikastolan bertsolaritzan ikasitakoa egiaztatuz, gure ikaslea den Beñat Salbador bere adin tarteko garaile izan zen. Zalantzarik gabe, bertsolari bikainak ditugu gure artean!