NATURAZ GOZATUZ

Udaberria oso garai ederra da, parke, zelai eta inguruko mendiak polit-politak jartzen dira eta garai honetan kanpora ateratzeko aukera izaten da, eguraldi ona aprobetxatuz.

Pasa den astelehenean, Tren-txikin barrena, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Otita parkera edo naturgunera abiatu ziren eguna pasatzeko asmoz.

Bidean ikusten zituzten animaliak aztertuz eta txorien kantua entzunez egin zuten bidea eta, Otitara iristean, Leitzaran errekak eskaintzen dituen altxorretaz gozatu ahal izan zuten.

Zapaburu edo txalburu batzuk ere hartu zituzten, gutxinaka nola hazten diren aztertzeko. Arrain-ontzi batean jarri dituzte eta egunero janaria emateaz eta ura aldatzeaz arduratzen dira! Ikusi nahi badituzue pasa lehenengo mailatik!