OLAIA AZURMENDI, IRABAZLE!

Albiste bikainak ikastolarentzat. Atzo jakin genuen “Urruzunotarrak Gehituz” literatura lehiaketan saritua izan dela gure batxilergoko ikaslea den Olaia Azurmendi.

Prosa kategorian irabazi du saria; izan ere, bai prosaz, bai poesiaz sortu daitezke lanak. Baldintza bakarra: euskaraz izatea. DBH eta batxilergoan dauden ikasleei zuzendutako eskola arteko literatura lehiaketa honek ikasleen artean euskararen idatzizko kalitatea, literatura-sorkuntza eta literatura-zaletasuna sustatze du helburu.

Oraingoan, beraz, Olaia Azurmendik irabazi du saria. Zorionak etorkizun handiko idazle honi!