OLATZ IRAZU ETA MAIALEN ANDUEZA BERTSO-PORRAKO IRABAZLE

Aita Larramendi Ikastolako DBH4ko ikasleek bertso-porra bat antolatu zuten, ikas-bidaiarako dirua lortzeko. Bertan, zortzi finalistak agertzen ziren, eta batetik zortzira arte zerrendatu behar ziren; lan zaila askoren ustez!

Finala abenduaren 17an ospatu zen, eta izugarria izan zen! Maialen Lujanbio izan zen irabazle, eta Aitor Mendiluze, andoaindarra, berriz, bigarren.

Askoren harritzerako, Amets Arzallus, txapeldun ohia, laugarren gelditu zen. Hala bada, inork ez zituen zortziak egoki zerrendatu, baina baditugu bi irabazle: Olatz Irazuk, lehen seien hurrenez hurreneko postuak asmatu zituen, eta Ikastolako LHko laugarren mailako Maialen Anduezak, aldiz, bost asmatu zituen.

Zorionak biei! Eta on egin!