OPARIEKIN DISFRUTATZEN!!

Gabonetako oporretatik bueltan sorpresa polita topatu zuten HHko 5 urtekoek geletan: Olentzeroren oparia!!

Izan ere, oporren aurretik, “nahi duzuna ekarri” esanez mezua idatzi zioten Olentzerori. Eta gero, Mari Domingiri eman.

Eta Olentzerok bai jakin!! Asmatu du bai, gustukoak dituzten gauzak ekartzen!!

Jolaserako eta lagunartean gustura aritzeko primerako opariak ekarri dizkiete. Eskerrik asko!