ESKOLA AGENDA 21

Eskolako Agenda 21 Ikastolaren eta bere ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana da.

Eskola jasangarriaren ziurtagiria du Ikastolak, gure ikasleek jasotzen duten ingurumen hezkuntza baliagarria dela adierazten duena.

Ikasleak ingurumen arazoekin sentsibilizatzea eta kontzientziatzea du xede. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta Ikastolaren eta Ikastolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, Ikastolak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzeko.

ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 21aren HELBURUAK?

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortu; gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
  • Eskolan, etxean eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela.
  • Arazo hauen hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
  • Ikastetxea eta familia ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?

  • Eskolako Agenda 21ean lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baino handiagoa da ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.
  • Zuen zeme-alaben eguneroko bizitzan jarrera ekologiko bat indartuz; aurreko urtetan landutako gaiak (hondakinak, mugikortasuna…) ere kontutan izanez eta haiei dagokien jarrerak betetzen jarraitu.
  • Zuen kolaborazioa izaten jarraitzea espero dugu.


2016-17 IKASTURTEA: HERRI JASANGARRIA ETA AISIALDIA

Iazko ikasturteko gaiari jarraipena emanaz, aurten, gaia errepikatuko dugu: Herri jasangarria eta aisialdia. Baina izenak dioen bezala, ikuspuntu arkitektoniko batetik izan ordez (iaz horrela izan zen), aisialdian zentratuko gara aurten.

Geletan atera diren ingurumen ordezkariek (ekoordezkariak) eta talde sustatzaileko irakasleek INGURUMEN BATZORDEA osatuko dute. Batzorde hau, hiru hilero biltzen da gutxi gorabehera, eta Eskolako Agenda21 proiektua gauzatzeko eta ikasleen ideiak bideratzeko baliagarria da. Gurasoak ere gonbidatuak daude batzorde honetan parte hartzera. Norbaitek interesa badu, seme-alabaren tutoreari jakinaraziko dio. Jarraian aurtengo ikasturteko EKO-ORDEZKARIAK:

Lehen Hezkuntza
3. maila : M, M eta M
4. maila : Ixiar Alkain eta Malen Ariztimuño
5. maila : M, M eta M
6. maila : M, M eta M

DBH
1. maila : Mikel Igarategui, Nahia Galindo, Ander Urretabizkaia
2. maila : Unai Espín, June Igerategi, Mikel Maiza
3. maila : June Miner, Mirari Ucin
4. maila : Koldo Ponce, Goiatz Salvador

Aurtengo gaia lau fase desberdinetan gauzatuko dugu:

1. SENTSIBILIZAZIO FASEA

Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:

  • Bazkardo: gustatuko litzaieken patioa marraztuko dute haurrek.
  • LH Txistoki: gaiaren aurkezpena tutoreek
  • DBH: gaiaren aurkezpena EKOORDEZKARIEK
  • Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH.
  • Txoko berdeak osatu

2. DIAGNOSTIKO-FASEA

Bazkardo: gustatuko Ikastolako ikasleek gaiari buruzko diagnostiko bat egingo dute zenbait galdetetgi erantzun eta datuak bilduz.

3. EKINTZA PLANA

Diagnostikotik ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da. .

4. KOMUNIKAZIOA FASEA

Egindako jarduerak komunikatuko dira ikastolako web-orriaren eta “Ikastolako Berriak” aldizkariaren bitartez.

Herri mailan:

Eskola Agenda21 proiektua Ikastolan lantzeaz gain, herri mailan ere parte hartzen dugu. Udalarekin lankidetzan zenbait jarduera burutzen dituzte ikasle guztiek eta herri mailako diagnostiko bat burutzen da. Diagnostikoa eta datu bilketaren ostean, Ikastolako EKOORDEZKARIAK eta talde sustatzaileko irakasleak Urigain kultur etxera joaten dira ESKOLA FOROetan parte hartzera. Eskola foroetatik konpromiso eta eskaerak adosten dira eta UDALBATZA egunean, Udalari helarazten zaizkio.

Beste zenbait ekintza ere gauzatzen dira urtero:

  • Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
  • Irteerak egingo ditugu gure ingurunea hobeto ezagutzeko: Ekainberri, Leitzaran, Aduna, HHkoak Kristina eneara, Ekogunera, Astigarragako sagardo etxera…
  • Herri mailako jarduerak egingo dira.
  • 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.
  • Liburu salerosketa gauzatzen lagunduko dugu.

ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA

Aurtengo ikasturterako erronka, duela 4 urte eskuratu genuen ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA berritzea izango da. Horretarako, txosten bat prestatzeaz gain, auditoria bat pasa beharko du Ikastolak martxoa aldera.

“Eskola Jasangarria”ziurtagiriak Eskolako Agenda 21 programan nabarmentzeko esperientziak goraipatzen ditu. Ikastolaren lana, prozedurak, esperientziak eta, azken finean, ikastolaren hezkuntza, partaidetza eta jasangarritasun kalitatea errekonozituz.

IRAES 21 Euskal Erkidego Autonomoko ikastetxe jasangarrien sarea da, hau da, Eskola Jasangarria agiria lortu duten ikastetxeen sarea eta, jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dutenena. Blog bat dugu eta bertara aportazioak egiten dira urtean zehar.

IRAES blogaren helbidea honakoa da: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/

 

 

 


2015-16 IKASTURTEA: HERRI JASANGARRIA

Herri jasangarria dugu Eskola Agenda 21en barruan aurtengo gaia. Gaia oso zabala da eta ikuspuntu desberdinak lantzeko aukera emango digu. Gainera, aurreko urteetan landutako gaiak integratzeko aukera izango dugu, hala nola, mugikortasun jasangarria, elikadura jasangarria eta biodibertsitatea. Andoain herriaren antolaketa espaziala eta horren zergatia aztertzea interesgarria da eta baita nolako eboluzioa izan duen herriak azken urteetan ere.

Urtero bezala, zenbait ekintza burutuko ditugu gai hau ardatz hartuta, ingurumen hezkuntzaren barnean. Ekintza hauek burutzeko ikasle ordezkariekin eta irakasleekin ingurumen batzordea osatu dugu. Jarraian aurtengo ikasle ordezkari batzuk ageri dira:

Lehen Hezkuntza
3. maila : Mara Seco, Alaitz Artola, Malen Ariztimuño
4. maila : Iraitz Guisado, Noa Alvarez, Unai Ulanga,
5. maila : Irati Caballero, Julen Gaztañaga, Urko Otamendi
6. maila : Andoni Alonso, Lide Bengoetxea, Xabier Ucin

DBH
1. maila : Aitor de Agueda, June Igerategi, Beñat Huizi
2. maila : Nora Blasco, Mirari Ucin
3. maila : Iker Suarez, Ander Dieguez
4. maila : Ainhoa Manterola, Maider Callejón

Aurtengo gaia lau fase desberdinetan gauzatuko dugu:

1. SENTSIBILIZAZIO FASEA

Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:

– Bazkardo: kartelak egin dituzte ikastolako patioa txukun mantentzeko oharrekin.
– LH Txistoki: gaiaren aurkezpena egin zaie: ikus aurkezpena
– DBH: gaiaren aurkezpena egin zaie: ikus aurkezpena
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH.

2. DIAGNOSTIKO-FASEA

Ikastolako ikasleek gaiari buruzko diagnostiko bat egingo dute zenbait galdetetgi erantzun eta datuak bilduz.

Hona hemen, DIAGNOSTIKOAREN EMAITZA

3. EKINTZA PLANA

Diagnostikotik ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da.

4. KOMUNIKAZIOA FASEA

Egindako jarduerak komunikatuko dira ikastolako web-orriaren eta “Ikastolako Berriak” aldizkariaren bitartez.

Aipaturiko faseez gain, beste zenbait ekintza ere burutuko dira ikasturtean zehar:

– Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
– Herri mailako jarduerak egingo dira.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joango dira Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
– 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.
– Liburu salerosketa gauzatzen lagunduko dugu.
– IRAES sarean parte hartuko dugu.

IRAES sare hau Eskola Jasangarriaren bandera duten ikastetxeen sareak osatzen du eta hainbat jarduera burutzen dira bere baitan.

IRAES blogaren helbidea honakoa da: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/

 


2014-15 IKASTURTEA: ELIKADURA JASANGARRIA

Aurtengo Agenda21eko gaia ELIKADURA JASANGARRIA da. Urtero bezala zenbait ekintza burutuko ditugu gai hau ardatz hartuta, ingurumen hezkuntzaren barnean. Ekintza hauek burutzeko ikasle ordezkariekin eta irakasleekin ingurumen batzordea osatu dugu. Jarraian aurtengo ikasle ordezkari batzuk ageri dira:

Lehen Hezkuntza
3. maila : Unax Agirre, Iñaki Lopez de Muniain, Oier Solana
4. maila : Ikerne Jorge, Xabat Miner, Irati Sanchez
5. maila : Nahia Agudo, Ander Nuñez, Mikel Igarategi
6. maila : Peru Alkain, maialen Igarategi, Jokin Jauregi

DBH
1. maila : June Miner, Mirari Ucin
2. maila : Iker Suarez, Ander Dieguez
3. maila : Ainhoa Manterola eta Nagore Huizi
4. maila : Aitor Castro, Eguzkiñe Martinez

Aurtengo gaia lau fase desberdinetan gauzatuko dugu:

1. SENTSIBILIZAZIO FASEA
Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:

– HH-LH1 eta 2: gaiari loturiko fitxak koloreztatu dituzte eta ipuin bat landu dute.
– LH: gaiaren aurkezpena egin zaie. Zenbait jokutan ere ibili dira, gaiarekin lotuta
– DBH: gaiaren aurkezpena egin zaie eta bideotxo batzuk ikusi dituzte.
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH.

2. DIAGNOSTIKO-FASEA

  • HH-LH1 eta 2: gurasoei etxeko elikadura ohiturei buruzko galdetegia pasa zaie.
  • LH-DBH: ikasleek era digitalean beraien elikadura ohiturei buruzko galderak erantzun dituzte.

3. EKINTZA PLANA

Diagnostikotik ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da.

4. KOMUNIKAZIOA FASEA

Egindako jarduerak komunikatuko dira ikastolako web orriaren bidez eta Ikastolako berriak aldizkariaren bitartez.ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da.

Aipaturiko faseez gain, beste zenbait ekintza ere burutuko dira ikasturtean zehar:

– Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
– Herri mailako jarduerak egingo dira.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joango dira Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
– 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.
– Liburu salerosketa gauzatzen lagunduko dugu.
– IRAES sarean parte hartuko dugu.

IRAES sare hau Eskola Jasangarriaren bandera duten ikastetxeen sareak osatzen du eta hainbat jarduera burutzen dira bere baitan. Kurtsoan zehar hainbat jarduera burutuko dira eta amaieran ikasle topaketetan parte hartzeko aukera izango dugu.

Jarraian dagoen argazkian, aurtengo IRAES taldekideak ageri dira.


Ezkerretik hasita: Markel Barranco, Maider Callejon, Ander Dieguez,
Ainhoa Manterola, Iker Suarez eta Eguzkiñe Martinez.

IRAES blogaren helbidea honakoa da: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/

ELIKADURA OSASUNGARRI ETA JASANGARRIA
2014-2015 ikasturtean Elikadura Osasungarri eta Jasangarria landu dugu Eskola Agenda 21aren baitan. Aita Larramendi Ikastola, Leizaran Institutoa eta La Salle-Berrozpe ikastetxeetako Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleek parte hartu dugu eta hainbat jarduera egin ditugu elikadura eta gure gizartea elkarlotzeko, besteak beste, osasuna, baserria, paisaia, herriko elikagai eskaintza eta gure ohiturak zein hauen ondorioak aztertu ditugu.

Gelan aurkezpenak, hitzaldiak eta era guztietako ekimenak izan ditugu baina, era berean, herri mailako diagnostikoa egin dugu. Egoera hobetu beharrean gaudenez, hainbat hobekuntza proposatu eta, noski, guk ere hainbat konpromiso hartu ditugu. Lortutako emaitza hauek guztiak herri mailan eztabaidatu ditugu hiru foro desberdinetan eta, ondoren, udal ordezkariei aurkeztu dizkiegu txosten batean.

Honi erantzunez, alkateak, Udalaren esku dagoen eta aurrekontuak baimentzen dituen hainbat ekimen burutzeko konpromisoa hartu du. Hurrengo lerroetan, bide honen emaitza laburbiltzen da.

Zer egiteko prest gaude?

  • Beharrezkoa dena soilik erosiko dugu eta ez dugu janaria alperrik galduko.
  • Plastiko gutxiago erabili, zabor gutxiago sortuko eta gehiago birziklatuko dugu.
  • Ez dugu zaborrik lurrera botako.
  • Gurasoei zigarroak lurrera ez botatzeko esango diegu.
  • Gure zakurren kakak bilduko ditugu.
  • Parkeetako jolas-lekuak eta tramankuluak ondo erabiliko ditugu.
  • Animaliak, landareak, zuhaitzak, lorategiak, baratzak eta natura errespetatuko ditugu.
  • Kaleetan ez dugu pixarik egingo.
  • Elikagaien etiketak begiratu eta ekologikoak zein baserrietakoak lehenetsiko ditugu.
  • Erosketak herriko denda txiki, azoka eta zuzenean baserritarrei egiteko esango diegu gurasoei.
  • Baserritarren lana errespetatu eta mirestuko dugu.
  • Elikadurari buruzko informazioa jaso eta zabalduko dugu.
  • Baratzak jarri eta haziak ereingo ditugu.
  • Entsalada errezetak prestatu eta fruta zein barazki gehiago jango dugu.
  • Ondo gosaldu eta orduz kanpo gutxiago jango dugu.

Zer eskatu diogu udalari?

  • Baserria zein landalurra ezagutu, gozatu eta errespetatzeko neurriak hartzea, adibidez, museo bat egin edo erakustaldiak prestatu, bisitak antolatu, oinezko bide eta parke gehiago sortu, landalurra txukun mantendu e.a.
  • Herriko dendatan elikagai jasangarriak zein osasungarriak saldu eta bilduki gutxiago erabiltzeko neurriak hartu eta kanpainak egitea.
  • Barazki zein fruta gehiago jan eta kirola zein jarduera osasuntsuak sustatzeko kanpainak egitea.
  • Auzo eta herriguneko denda txikiak laguntzea.
  • Baserritarrak eta elikagai ekologikoak lagundu, adibidez, diru-laguntzak emanez, eguneko esnea saltzen duen makina jarriz, dendatan elikai hauek sustatuz, azokak edo txapelketak antolatuz eta salmenta zuzena bultzatuz.
  • Landalurrean harrobiak, eraikuntza eta azpiegiturak galeraztea.
  • Lorategi eta zuhaitz gehiago jartzea eta zaintzea.
  • Etxeko balkoietan lore eta landareak jartzera animatzea jendea.
  • Bostgarren edukinontzia jartzea, konposta egitea, zaborrontzietan sailkatzeko aukera ematea eta birziklatzeko kanpainak egitea.
  • Txakurrentzat parkeak jartzea eta txakur gorotzen arazoa konpontzea.
  • Baratza ekologikoak sortu eta langabezian daudenei eskaintzea.
  • Iraungitzear dauden produktuak behardunei eskaintzea.

Zertan hitz eman du udalak?

  • Baserri eta landalurrak babesteko politikak ezarri eta mendia txukun mantentzeko kanpainak egingo ditu.
  • Gure baserri, nekazaritza eta abeltzaintza lanek, ingurumena babesten eta gure osasunean duten eragina ezagutzera emateko ekimenak bultzatuko ditu.
  • Denda, azoka eta supermerkatuetan elikagai jasangarriak eta osasungarriak saltzeko kanpainak egingo ditu, batez ere, bertako baserritarrenak.
  • Barazki zein fruta gehiago jateko eta kirola zein jarduera osasuntsuak sustatzeko kanpainak egingo ditu.
  • Bertako baserritarren elikagaiak eta elikagai ekologikoak bultzatuko ditu jatetxeetan, bertako dendatan eta azokan, adibidez, txapelketak antolatuz edo salmenta zuzena bultzatuz.
  • Erabiltzen ez diren eremuetan baratza ekologikoak jarri eta langabezian daudenei eskainiko dizkie.
  • Supermerkatu eta dendatan billduki gutxiago erabiltzeko neurriak hartzen jarraitzeko kanpainak egingo ditu.


2013-14 IKASTURTEA: BIODIBERTSITATEA

Urtero bezala, gure Ikastolak ingurumenarekin duen konpromezuari jarraiki, AGENDA 21eko hainbat ekintza burutuko ditugu, Ikastolan zein herri mailan. Aurtengo gaia MUGIKORTASUN JASANGARRIA da. Jarduera horiek koordinatzeko lan taldea osatu dugu eta irakasleez gain gela bakoitzean Agenda 21eko ordezkari bat egongo da.

Jarraian, ikasturte honetako Agenda 21ko ikasle ordezkariak ageri dira.

INGURUMEN BATZORDEA

Lehen Hezkuntza
3. maila : Alaitz Sagarzazu, Markel Salgado, Markel Rabadán
4. maila : Leire Iturralde, Alaia Puente, Daniel Rivas
5. maila : Aitor de Agueda, Jokin Belamendia, Iratí Irastorza
6. maila : Maddi Bekarte, Jonatan Dual

DBH
1. maila : Olaia Azurmendi, Xabier Huizi
2. maila : Udane Carrera, Isune Perales
3. maila : Manu Olazabal, Iker Hernandez
4. maila : Izaskun Olasagasti

JARDUERA NAGUSIAK

Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:

– Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. HH, LH eta DBH
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
– Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
– Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
– Herri mailan jarduera otsaila eta martxoan.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
– 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.

Aita Larramendi Ikastola, Ikastola jasangarria da, izan ere, hau baieztatzen duen ziurtagiria jaso genuen iaz. Ziurtagiriari esker, IRAES sareko partaide gara.

IRAES sare hau Eskola Jasangarriaren bandera duten ikastetxeen sareak osatzen du eta hainbat jarduera burutzen dira bere baitan.

Kurtsoan zehar hainbat jarduera burutuko dira eta amaieran ikasle topaketetan parte hartzeko aukera izango dugu.

Abentura berri honetan DBH 2, 3 eta 4ko sei ikasle murgildu dira, hor ondoan argazkian ageri direnak, hain zuzen. Gure Ikastolak aurten 50 urte betetzen dituela aitzakitzat hartuz, 50. urteurreneko logoarekin ageri da gure IRAES taldea: Endika Treku, Ainhoa Manterola, Maider Callejón, Eguzkiñe Martinez, Odile Txueka eta Markel Barranco.

 

IRAES blogaren helbidea honakoa da: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/

Bertan, egindako lanak azaltzeaz gain, sarearen nondik norakoak ageri dira.

 

 


2012-13 IKASTURTEA: BIODIBERTSITATEA

Aurten Eskola Agenda 21 programaren barruan landuko den gaia BIODIBERTSITATEA izango da. Biodibertsitatea, lurrean ditugun izaki bizidun, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen ugaritasuna eta aniztasuna da. Gai hau lantzeko ikasleen laguntza behar dugu; eta horretarako gela bakoitzean, ordezkari bat aukeratu dute. Lanketa hau burutzeko sentsibilizazioarekin hasiko gera eta ondoren ikastolako eta herriko diagnostikoa egingo dugu. Diagnostiko amaitzean, hobekuntzak eta proposamenak idatziko ditugu eta hauek burutzen saiatuko gara. Hauek dira, irakasle koordinatzaileekin batera, Ingurumen batzordea osatzen duten ikasleak:

INGURUMEN BATZORDEA

Lehen Hezkuntza
3. maila : Beñat Esnaola / Olatz Dieguez / Damien Pierre Kelly
4. maila : Nahia Galparsoro / Jone Goiaran / Ekaitz Alkorta
5. maila : Julen Infante / Irati Gutierrez
6. maila : Eneko Urruzuno / Oier Otamendi

DBH
1. maila : Maider Oiartzabal / Leila Txueka
2. maila : Mikel Carredano / Asier Iraola
3. maila : Imanol Usandizaga / Eneko Bengoetxea
4. maila : Alejandro Ugalde / Eukene Galvez

JARDUERA NAGUSIAK

Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:

– Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. HH, LH eta DBH
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
– Azterkosta programan parte hartuko dugu.
– IBAIALDE programa barruan ikerketa lana herriko ibaia eta erreketan.
– Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
– Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
– Herri mailan jarduera otsaila eta martxoan.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
– 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.


2011-12 IKASTURTEA: BIODIBERTSITATEA

Eskola Agenda 21 programaren barruan aurten BIODIBERTSITATEA izango da Andoaingo ikasleek landuko duten gaia. Horretarako, lanketa kurrikularraz gain, Ikastolaren eta gure etxeen kudeaketan eraginkorrak izatea nahi genuke. Aurreko urteetan bezala Txistokiko eta Bazkardoko LH gela bakoitzean, ikasleek bere ordezkaria aukeratu dute gai hau bultzatzeko. Hauek dira, irakasle koordinatzaileekin batera, Ingurumen batzordea osatzen duten ikasleak:

INGURUMEN BATZORDEA

Lehen Hezkuntza
3. maila : Unai Pernas – June Igarategi – Maialen Goñi
4. maila : Iñigo Uria – Klaudia Zumelaga
5. maila : Iuri Etxeberria – Haize Lasa
6. maila : Leire Izaguirre – Leila Txueka

DBH
1. maila : Oier Etxeberria- Iruri Vilela
2. maila : Maddi Etxeberria
3. maila : Alejandro Ugalde
4. maila : Enara Treku

JARDUERA NAGUSIAK

Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:

– Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. LH eta DBH
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
– IBAIALDE programa barruan ikerketa lana herriko ibaia eta erreketan.
– Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
– Herri mailan jarduera otsaila eta martxoan.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.

SENTSIBILIZAZIORAKO MATERIALA

  • LH: ikasleek Basurdetxoren ipuina irakurriko dute.
  • DBH: Biodibertsitate kulturala eta Andoaingo landaretza eta animaliei buruzko bi aurkezpen ikusi dituzte.
  • Batxilergoa: Aitorrek eta Laurak egin behar duten bidaiaren aurkezpena. Bere blogean jarraitu daiteke (http://plntat1.wordpress.com/).


2010-11 IKASTURTEA

Eskola Agenda 21 programaren barruan aurten ALDAKETA KLIMATIKOA izango da Andoaingo ikasleek landuko duten gaia. Horretarako, lanketa kurrikularraz gain, Ikastolaren eta gure etxeen kudeaketan eraginkorrak izatea nahi genuke. Aurreko urteetan bezala Txistokiko gela bakoitzean, ikasleek bere ordezkaria aukeratu dute gai hau bultzatzeko. Hauek dira, irakasle koordinatzaileekin batera, Ingurumen batzordea osatzen duten ikasleak:

INGURUMEN BATZORDEA

Lehen Hezkuntza
3. maila : June Hernandez – Aitor Morales
4. maila : Ander Dieguez – Goizane Otegi
5. maila : Arkaitz Amenabar – Iker Loyarte
6. maila : Mikel Aranalde – Iruri Vilela

DBH
1. maila : Ander Setien
2. maila : Itziar Alzuguren
3. maila : Shua Lasa
4. maila : Elixane Jauregi

JARDUERA NAGUSIAK

Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:

– Sentsibilizazio eta motibazioa geletan. LH eta DBH
– Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH
– 2. eskuko objetuen azoka herri mailan. (DBH 4)
– IBAIALDE programa barruan ikerketa lana herriko ibaia eta erreketan.
– Aurtengo gaiaren inguruan diagnostiko eta planifikazioa, ondoren ekintza plan batera bideratzeko.
– Liburuaren eguna (apirilak 23) ospatzeko, 2.eskuko liburuen azoka.
– Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joan Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.

SENTSIBILIZAZIORAKO MATERIALA

Jarraian, gaiari buruz, oinarrizko informazio gisa eta sentsibilizazioa sustatzeko helburuarekin, erabiliko ditugun 3 dokumentu aurkezten eta eskaintzen dizkizuegu:

Lehenengoa, Unesco etxeak prestatuako dokumentu bat da. Bertan, berotegi efektua, lurrazaleko tenperaturen aldaketak, klima aldaketaren arrazoiak eta ondorioak eta guztion erantzunkizunari buruz informatzen digute. IKUSI HEMEN

Bigarrena, DBH eta LHko ikasleek geletan ikusi duten aurkezpena da. Bertan, energiaren erabilera, uraren erabilera, garraioaren erabilera eta guk egin dezakegunaren inguruko aurkezpena dugu. IKUSI HEMEN

Hirugarren dokumentua, Lurra planetak LHko ikasleei idatzitako gutun bat da. IKUSI HEMEN

AGENDA 21 UDALETXEAN

Maiatzaren 5ean, Andoaingo ikastetxeetako ordezkariak eta udal ordezkariak bildu ziren Andoaingo udaletxean. Bertan, Aita Larramendi ikastolako, La Salle-Berrozpeko, Ondarretako eta Leitzarango Lehen Hezkuntza eta DBH-ko ikasle ordezkariek parte hartu zuten. Ordezkari hauek, Eskola Agenda 21aren inguruan lortutako emaitzak azaldu zituzten udalaren aurrean.

Urtean zehar jarduera asko egin dituzte ikasleek Klima-aldaketaren inguruan; batez ere biodibertsitatea, hondakinak, mugikortasuna eta energia aztertu dituzte Andoain herrian.

Azterketa guzti horiek burutu ondoren, Andoaingo egoera hobetzeko proposamenak idatzi eta udalaren aurrean aurkeztu dituzte.

Proposamenez gain, ingurugiroa hobetzeko ikasleek hartuko dituzten konpromisoak azaldu zituzten.


2009-10 IKASTURTEA

Aurten ere EA21 programari dagokion lanketari ekin beharko diogu guztiok. ENERGIA izango da aurtengo gaia eta, horren inguruan, arlo desberdinetan egin genezakeen lanketa bideratzea egokituko zaigu.

Gaia, ikuspegi zabalenean hartuko dugu eta, maila eta arloari dagokion programazioetan agertzen den lanketarekin erlazionatuko dugu behin eta berriro.

Bestela, egokia deritzogun unean, lanketa horri tartetxo bat bideratzea eskatzen zaigu.

Ikastolako ENERGIAren kudeaketari dagokionez, ikasle ordezkarien bidez bideratuko dugu.

agenda21_00


2008-09 IKASTURTEA

Eskola Agenda 21 programaren barruan aurten ere URA izango da Andoaingo ikasleek landuko duten gaia. Horretarako, lanketa kurrikularraz gain, Ikastolaren eta gure etxeen kudeaketan eraginkorrak izatea nahi genuke.Aurreko urteetan bezala Txistokiko gela bakoitzean, ikasleek bere ordezkaria aukeratu dute gai hau bultzatzeko. Hauek dira, irakasle koordinatzaileekin batera, Ingurumen batzordea osatzen duten ikasleak:

LEHEN HEZKUNTZA
3. maila : Uxue Marzol – Ane Miren Barron
4. maila : Ane Alonso – Jon Carballo
5. maila : Irati Oiartzabal – Klaudia GonzaleZ
6. maila : Alejandro Ugalde – Iker Hernandez

DBH
1. maila : Marta Ollacarizqueta – Amaia Oiartzabal
2. maila : Ane Amutxastegi – Elixane Jauregi
3. maila : Lontxo Santa Kruz – Iñaki Alzuguren
4. maila : Iker Lizeaga – Uxue Sanchez

2009 ko maiatzaren 28an Udaletxean egindako Udalbiltzan egin zen aurkezpen hau. Bertan, Andoaingo ikasleek kalean egindako lanketaren ondorioak azaltzen dira. Hiru zatitan banatuta daude:

– Herrian egindako diagnosia
– Ikasleen proposamenak
– Ikasleen konpromezuak

Ea konpromezu hauek guztionak bihurtzen diren.