EMOZIOEN HEZIKETA


Ikasleek landuko dituzten emozio trebetasunak

Emozio hezkuntza lantzeko programek garrantzia ematen diote emozioen kontzientzia hartzeari, eta emozio erregulazioari, hortarako proposatzen dute giza eta bizitzarako trebetasunak garatzea norberaren hazkundea eta gizarteratzea prozezua egokiagoa izan dadin.
Programaren garapenerako konpetentzia emozionalak hiru bloketan sailkatu ditugu:

  • Lehenik, trebetasun intrapertsonalak: autokontzientzia, autorregulazioa eta autonomia, bertan autoestima eta automotibazioa barneratuta egongo lirateke.
  • Bigarren sailean trebetasun interpertsonalak eta giza trebetasunak jasoko ditugu: oinarrizkoak: entzuketa, eskaerak egin, eskertu..; asertibitatea; enpatia; gatazken trataera.
  • Hirugarren eta azkenean egongo lirateke bizitzarako trebetasunak: autoplanifikazioa, bizitzarako proiektoa; erabakiak hartzeko gaitasuna.

EMOZIO TREBETASUNAK

TREBETASUN
INTRAPERTSONALAK
TREBETASUN
INTERPERTSONALAK
(GIZARTE TREBETASUNAK)
BIZITZARAKO TREBETASUNAK
1. AUTOKONTZIENTZIA
Norberaren emozioak eta besteenak ezagutu; pentsamendu, ekintza eta emozioen arteko desberdintasuna ulertuz.
Norbere emozioak adierazi: hitza jarri...

2. AUTORREGULAZIOA
Emozio negatiboak sortutako jokaera erregulatzeko gaitasuna. (pentsamendu irrazionalen eta jokabide inpultsiboen kontrola)

3. AUTONOMIA-AUTOESTIMA
Alderdi gogor eta ahulak kontutan hartuz identidade pertsonala landu, norberaren posibilitateen araberako helburu errealistak jartzeko helburuarekin.

4. AUTOMOTIBAZIOA
Bizitzarekiko jarrera positiboa, egunerokoaren aurrean optimista sentitu.
Pertsonen arteko harremanak errezten eta langiroa hobetzen laguntzen dituztenak

1. OINARRIZKOAK: ENTZUN…
Agurrak, eskertzak, eskaerak..menperatu.

2. KOMUNIKAZIOA –ASERTIBITATEA
Agresibititate eta pasibitatearen arteko jokabide orekatua izan

3. ENPATIA

4. GATAZKAK
Helburu positibo eta errealistak jartzeko gaitasuna.

1. AUTOPLANIFIKAZIOA-BIZITZARAKO PROIEKTOA

2. ERABAKIAK HARTU

 

Zer lortu nahi dugu proiektu hau martxan jarrita ikastolan?

1. Emozio trebetasunen lanketa egin ikasleekin :

  • Bakoitzari norbere nortasuna sortzen, norberaren burua ezagutzen eta onartzen hobeto lagundu ahal izateko.
  • Nor bere nortasunean gela-talde baten partaide bezala ere kokatzeko.

2. Irakasleen talde lana bultzatu, ahalbideratu, eguneroko praktika aztertuz:

  • Egiten dugun lanketaz ohartu hobekuntza bidean jartzeko.
  • Eskola elkarteko maila guztien artean lotura koherentea bilatzeko.

Tutoreak bakarrik ez dira izango hezkuntza emozionala landuko dutenak, irakasle talde osoak lan egin ahalizateko, ondoko egoerak hartuko dira kontuan:

  • Tutoretza programa
  • Curriculum barruko zenbait jarduera
  • Jarreren lanketa: gelaka eta banaka

3. Gurasoekin lotuta heziketa emozionaleko sentsibilizazio lana bideratu:

  • Irakasleekin elkarlanean ikaslearen emozio trebetasunekiko oharpen eta lanketa gauzatzeko.
  • Guraso eskolaren bidez eta Adimen Emozionaleko proiektu honek eskeintzen dizkigun laguntzen bidez, gogoeta egin eta guraso bakoitzari bere hobekuntza bideak aukeratzen laguntzeko.