TRIKITILARI ETA PANDEROJOLEEN FESTA

Ikasturtea amaitzen ari da eta, horrekin batera, baita trikitixa eta panderoko asteleheneroko saioak ere. Ikasturtean zehar jo eta su aritu dira abesti ezberdinak ikasten eta honi amaiera emateko gure ikasleek familiei ekitaldi xume bat eskaini zieten.

Oso giro polita sortu zen eta merienda ederrarekin amaitu genuen ikasturtea, beraz, pozik amaitu dugu! Ea hurrengo urtean gaur garen horietaz gain, beste kuadrilatxo bat ere trikiti-panderoa astintzera animatzen den. Aupa kuadrila!

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.