ZAHARREN EGOITZAN, ARRATSALDEA ALAITZEN

Urtero, San Martin egunaren inguruan, Zaharren Egoitzan “Kultur Astea” antolatzen dute.

Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailako neska-mutilek, parte hartu nahi izan dute eta azaroaren 6an -astelehena- bisitan joan ziren, han dauden aitona-amonen arratsaldea zertxobait alaitu asmoz.

Dantzak, bertsoak eta abesti polita eskaini zizkieten eta txalo zaparrada ederra jaso zuten, sari gisa. Beno, txaloak bakarrik ez, meriendatxo bat ere egin zuten, kalejira bukatu eta gero.

Haurrak eta aitona-amonak gustura. Beraz, ez dago gehiago eskatzerik. Datorren urtean itzuliko gara, bai horixe!

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.