- Goizeko 7:30 eta 9:00 bitartean
- 2 eta 9 urte bitarteko haurrentzat (LH 4 arte)
- Gutxienez 6ko taldea osatu behar da.
- Aisialdiko begiraleek zaindu eta artatzen dituzte haurrak.
1. Erabiltzaile Finkoak: astean behin, bitan, hirutan, lautan edo egunero joateko, ikasturte osorako izena ematen dutenak.
- Prezioa: hilean 10 egun edo gehiagoko asistentziarekin, hilekoa 49 € da. Asistentzia 10 egun baino gutxiagokoa izan bada, 4,90 € eguneko kobratuko da.
- Izen-ematea: “Alta emateko” formularioa bidali behar da, Goiz-txoko erabiltzen hasi nahi den egunaren bezperan, 13:30 baino lehen.
- Ezin-etorriak: egun bat edo batzuetan ez bada Goiz-txokora joango, “Ezin-etorriak” formularioa bidali behar da, bezperako 13:30ak baino lehen. Horrela eginez gero, egun horiek ez dira kontabilizatuko.
- Egun solteak: ohikoan joaten ez den egunetan joateko aukera ere ematen da. Horretarako, “Egun solteak” formularioa bidali behar da.
- Egun aldaketak: erabiltzaile Finko moduan hartuak dituen egunetan aldaketak egiteko. Adibidez: egunero joaten da, baina datorren astetik aurrera astelehen eta asteazkenetan bakarrik joango da. Horretarako, “Aldaketak egin” formularioa bidali behar da, alta izen-emate bat balitz bezala, aldaketa aplikazea nahi den egunaren bezperaren 13:30 baino lehen.
2. Noizbehinkako erabiltzaileak: egun solteetan Goiz-txoko zerbitzua noizbehinka erabiltzen duten erabiltzaileak dira.
- Prezioa: 4,90 € eguneko. Hilean 10 egun edo gehiagoko asistentzia izan bada, 49 € kobratuko da.
- Izen-ematea: “Egun solteak” formularioa bidali behar da, Goiz-txoko erabiltzen hasi nahi den egunaren bezperan, 13:30 baino lehen.
- Ezin-etorriak: adierazitako egunean edo egunetan ez bada Goiz-txokora joango, “Ezin-etorriak” formularioa bidali behar da, bezperako 13:30ak baino lehen. Horrela eginez gero, egun horiek ez dira kontabilizatuko.
Goiz-txokoko tramite guztiak (Altak, Bajak, Ezin-etorriak, Aldaketak, Egun solteak…) egiteko formuarioak, sarrera-orrian antolatuta dugun “Zerbitzuak altak-bajak” atalean aurkituko duzu.