ZURI ERE GERTA DAKIZUKE!

Ikasturte honetan ere, ikastolak Trafiko Zuzendaritzatik bultzatutako “gerta dakizuke” sentsibilizazio-programan parte hartu du. Programa honen bidez, DBH 3. mailako neska-mutilek bi hizlariren bisita jaso dute. Hauek, ordubete inguru iraun duen saio batean, errepideak arrisku handia daukala aipatu dute eta, horregatik, segurtasun neurrien garrantzia azpimarratu dute.

Berehala konturatuko ziren ikasleak trafiko-istripuek ondorio latzak izan ditzaketela eguneroko bizimoduan. Mikel, hizlarietako bat, gurpildun aulkiaren beharra dauka orain izandako istripu baten ondorioz. Berak aipatu ditu, esaterako, kotxean hartu beharreko segurtasun neurriak zeintzuk diren. Karlak, bigarren hizlariak, aldiz, istripu baten ostean bizkarrezurrean sor daitezkeen lesio ezberdinak azaldu dizkie ikasleei.

Datorren astean, batxilergo 1. mailako ikasleen txanda izango da. Hauek ere hainbat hizlariren bisita jasoko dute sentsibilizazio-programa honen barne.