DESPEDIDA AL ALUMNADO DE 2º DE BACHILLERATO

Este curso ha sido especial para todos y todas, y sobre todo para el alumnado de 2º de Bachillerato.

Tras pasar las pruebas de selectividad, ha llegado el momento de decir adiós. Alumnado y profesorado se han reunido para la despedida y para cerrar el recorrido de nuestro alumnado en la Ikastola.

Ahora ha llegado el momento de que cada uno tome su camino, ¡que esta despedida sea un hasta luego!

¡Enhorabuena a todos!

Para ver más fotos, CLIC AQUÍ.

Aquí tenéis el texto leído por el profesorado:

 

MANTALA SOINEAN

Mantala soinean

sartu zineten

batzuk serio eta urduri, besteak pozik eta alai

Bazkardoko etxetxo koloretsuetan.

 

Ama-hizkuntzan mintzatu zineten batzuk,

beste batzuei bertakoa arrotza egin zitzaizuen bitartean,

Ranroberrean igotzerakoan…

 

Galtza  edo gona motza soinean

munduari begiratzen hasi zineten,

kontinente nahiz ozeano urrunetan amestu…

Egiptoko piramideen zurruntasunaz ohartu

edota Txinako harresi erraldoiarekin liluratzen hasi

Txiki txikia kantuan jarduten zenuten bitartean…

 

Geroago Txistokiko handien itsasportuan

hartu zenuten aterpe,

jadanik haur izateari utzi

eta nerabezaroaren erritmo bizian murgildu zineten…

Orduan hasi zineten konturatzen

gure mundu hau ez dela

txikitan uste zenuten bezain liluragarria,

itsusia eta tristea ere badela batzuetan…

 

Txistokiko txalupan eremu ezezagunak

zeharkatzeari ekin zenioten

eta batzuetan eroso ibili arren,

besteetan,  Heraclitoren errekan nabigatzea

ez zela hain erraza ohartu zineten…

Orain Txistokiko itsasportua uztea dagokizue,

urteetan zaildutako arraunak eskuartean,

denboran zehar topatutako itsasargi disdiratsuak

eta etorkizunean topatuko dituzuenak

gidari izanik….

 

Baina gogoan izan,

Sarrionaindiak idatziz eta

Mikel Laboak hitzez zioten modura

“ Nekez uzten du bere  sorterria

   sustraiak han dituenak”

 

 Eta gogoan izan,

soilik zuen iragana dagoela idatzirik…

etorkizuna idazteko dagoela…

Eta etorkizun hori eraikia izan dadila

Maialen Lujanbiok BECen kantatu zuen modura,

EUSKARATIK ETA EUSKARAZ!!!!!!!!!!