OLENTZEROREN OPARIAK

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Urtarrilak 7an, ikastolan elkartu orduko, oporretan zeuden bitartean, bisitatxo bat izan zutela jakin zuten ikasleek.  

Oporrak hartu aurretik, Mari Domingi hurbildu zen ikastolara eta hari, Olentzerori idatzitako gutunak eman zizkioten.

Ondo baino hobeto jaso zituen Olentzerok ikasleen gutunak, urte berriarekin batera, sorpresa itzela hartu zuten. Opariz betetako zaku beltz handi bat topatu zuten gelaren erdian, bertan, zenbait ipuin zoragarri eta jolas berriak jaso zituzten.  Antza denez, txintxo baino txintxoagoak izan dira! 

Mila esker eta  hurrengo arte!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
Zabaldu