ARTE GALERIA

Astea ongi bukatzeko Lehen Hezkuntza 5. mailako ikasleek, hiruhileko honetan zehar landu eta sortutako artelanekin, arte galeria prestatu dute.

Bertara,  gonbidatu dituzte beren kidetzelagunak, Lehen Hezkuntza 1. mailakoak. Beraien artelanen berri eman diete hauek egiteko jarraibideak azalduz, artelanak deskribatuz eta artisten biografiak aipatuz.

Zorionak gure artistei, primeran atera zaie proiektua! Eta mila esker gure bisitariei 2020ko arte galeriara etortzeagatik!

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.