Duela bi aste hasi zen EUSKARALDIAn parte hartzeko izen ematea. Hasi dira andoaindarrak izena ematen, bai EUSKARALDIAren webgune ofizialean, eta baita Ikastolako web orrian ere.
Gurean, 171 lagunek eman dute izena; zehazki, 147 ahobizi eta 24 belarriprest dira oraingoz, beraien txapa Ikastola bidez jasoko dutenak.
Gogoan izan oraindik garaiz zabiltzatela izena eman nahi baduzue. Ahobizi edo belarriprest izateko www.andoainikastola.eus webgunean sartzea besterik ez duzue.
Animatu, euskaraz hitz egin eta entzutera!