DBH4KO IKASLEAK PARISKO ZUBIAK ZEHARKATZEN

Bi urte nekezen ostean, DBH4ko ikasleak irrikaz eta gogotsu heldu zioten ikasketa bidaiari. Futuroscopen geldialdia egin eta bertako atrakzio nahiz ikuskizun gehienak bizi ostean, asteartean Pariserat abiatu ziren.

Montmartre, Moulin Rouge, Eliseoak, Garaipenaren Arkua, Notre Dame, Eiffel Dorrea, Louvre museoa…  ikusteaz gain, “Bateux mouches”-ean Parisko zubiak zeharkatzeko aukera izan zuten arratsaldean Eiffel-eko dorreak argiztatzen hasi zirenean.

Eta bidaiari amaiera emateko, azken egunean Eurodisney-n gozatu zuten eguna, bi parkeetako atrakzioetan hutsik egin gabe jardunez.

Giro atsegin eta jatorrean  murgildurik ibili ziren bai ikasle eta irakasleak eta hori izan zen bidaiaren arlorik azpimarragarriena, guztien  artean sortu zen giro atsegin eta beroa.

Orain, oroitzapen atsegin horiek gera bitez bakoitzaren oroimenean.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.