2. MAILAKOAK ERDI AROA EZAGUTZEN

Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleak, Erdi Aroan murgilduta daude eta Andoainen bertan, Erdi Aroko eraikuntzak daudela jakinda, herrian zehar ibilalditxo bat egin dute. Hauek aurrez aurre ikusteko asmoz irten dira Bazkardotik .

Txunditurik geratu dira Isturitzagak oraindik ere dorretxea duela ikusita, baita ikastolatik hain gertu duten Sagarmendi etxean saeterak daudela jakiteak. Interesgarria benetan Erdi Aroko Andoain!

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.