“ANDOAINDARRA EUSKARAZ” EGUNA, IRAILAREN 24an

“ANDOAINDARRA EUSKARAZ” eguna ospatuko da irailaren 24an Goikoplazan. Egitarau “oparoa” izango da, andoaindar guztiak bildu nahi dituena.

Goizeko 10:00etan hasita, egun osoan zehar ekintza ugari izango dira Goikoplazan. “Diana, argazki rally-a, ekintza gastronomikoak, pilota partidak, musika… Denetarik izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldi hauetan parte hartzera.

EGITARAUA

andoaindarra_euskaraz10:00 Umeentzako lantegiak
10:30 Herrian zehar DIANA
11:00 Argazki-rallyan izen ematea
12:00 Herriko elkarte gastronomikoen arteko lehiaketa
12:00 Neska eta mutilen pilota partidak Kontzejupean
12:30 Sagardo dastatzea Irati Amondarainek gidatuta (aurretik tiketak erosi ATARIAn)
13:30 Patata tortilla lehiaketa (etxetik ekarri egina)
14:00 Mokadu tartea (Elkarteek egindakoaren eta patata tortillen dastaketa
14:30 Musika: Fino’s Band
16:00 DINGO!!
18:00 Andoaindarrak Izar
19:00 Eromeria
19:30 Pintxo poteoa + kantu kalejira + bertsolariak
22:30 BasqExtremFolk musika eta antzerki ikuskizuna
23:30 Zo-zongo!!! ikuskizuna

Egun seinalatuak, gainera, bere abesti propioa du. Jon Oiartzun Jomes-ena da musika; hitzak, berriz, Garazi Kamiorenak, eta, ahotsa Garazi Jauregi eta Rebeka Gestosorenak. Abestiaz gain, egun horretarako espreski prestatu du koreografia ederra Leire Rekaldek. Ikasi eta irailaren 24an, 19:00etan Goikoplazan guztiok batera dantzatu ahal izateko.