2018 URTETIK AURRERA, IDATZIAK SOILIK E-POSTAZ

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Badira urte batzuk (5 ikasturte, zehazki), Ikastola eta gurasoen arteko komunikazioa posta elektronikoz bideratzearren, guraso bakoitzari e-posta kontu bana sortu eta eman genizuela. Pixkana, zuetariko asko, Ikastolak bidalitako idatzi edo zirkularrak paperean hartzeari utzi eta soilik e-postaz jasotzera animatu zarete. Une honetan, familien % 58ak horrela jasotzen dituzue jada.

Aurreko ikasturte amaieran ere, Alexia izeneko aplikazioaren bidez , guraoei hainbat zerbitzu telematikoki (ordenagailu edo smartphone bidez) erabiltzeko aukera ere zabaldu genuen, 7 ikasgeletan esperimentazioa eginez: notak eta fakturak ikusi, guraso-tutore elkarrizketen hitzorduak kudeatu…

Izan idatziak jasotzeko, izan Alexia aplikazioaren bidez eskainiko dizkizuegun zerbitzuak erabili ahal izateko, gauza bat duzue ezinbestekoa: guraso bakoitzari banatu genizuen e-posta kontua, kontu horren bitartez komunikatzen baikara zuekin.

Ziur gaude zuetariko gehiengo handi batek (denak ez esatearren), aukera duela Ikastolak bidalitako zirkularrak posta elektronikoz jasotzeko (smartphonez edo ordenagailuz). Hasitako bidean, behin-betiko jauzia eman beharra dagoela iruditzen zaigu eta 2018ko urtarriletik aurrera, idatzi edo zirkular guztiak soilik e-postaz bideratuko ditugu.

IKASTOLAK ZUEI SORTUTAKO E-POSTA KONTUAREN DATUAK BERRESKURATZEKO

Aipatu kontuetara sartzeko gakoak (erabiltzailea eta pasahitza) ahaztuta edo galduta badituzue, berreskuratu ahal izateko bi modu eskaintzen dizuegu:

  • E-posta mezua bidaliz, komunikazioa@andoainikastola.eus helbidera (zuen kontuaren gakoak berreskuratu nahi dItuzuela adieraziz).
  • Ikastolako www.andoainikastola.eus webgunearen sarrera nagusian eskaintzen zaizuen formularioa osatuz (kontuaren datuak, formularioan zuek adierazitako moduan helaraziko dizkizuegu).   

URRIAN, AZAROAN eta ABENDUAN, MEZUAK: PAPERA UZTEKO ESKAERA EGINEZ

Hilean behin, bigarren ostiralean, mezu elektronikoak bidaliko dizkizuegu, papera utzi eta idatziak soilik e-postaz jaso ditzazuen eskatuz.

Ea bada, azken jauzi hau ondo egiten dugun. Zalantzak baldin badituzue, ez geratu argitu gabe. Galdetu edo laguntza eskatu, gurasoen artean, irakasleei… Denon lankidetza behar eta eskatzen dugu, helburuak merezi du eta.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre