2020-21 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA: INFORMAZIOA ZABALTZEN HASI GARA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
41

Hurrengo 2020-21 ikasturteari begira jarrita, ikastolari buruzko informazioa zabaltzen hasi gara jada. 2018an jaiotako haurren familiak dira, bereziki, informazio-kanpaina honen helburu nagusia.

 

Web-orrian (www.andoainikastola.eus) ikastolari buruzko informazioa eskatzeko formularioa jarrita dago jada. Hura osatu ahala, ikastolako katalogoa etxera bidaltzeaz gain, aurrerantzean antolatuko ditugun jardueren berri zuzena izango dute familiek, garaiz eta zuzenean: tailerrak, ate irekiak …

Zuen kasua baldin bada, hau da, 2018. urtean jaiotako seme­-alabarik izanez gero, Ikastolari horren berri ematea komenigarria litzateke, matrikulazio jardueren nondik norakoak zuzenean jakin ditzazuen. Horretarako hiru bide dituzue: gure webgunean dagoen aipatu formularioa beteta, ikastolako idazkaritzara deituta (943 59 35 25) edo senide zaharragoaren irakasleari esanda.

Baliteke, berriz, 2018 urtean jaiotako haurrak dituzten familiak ezagutzea, oraindik Ikastolako guraso ez direnak. Hala balitz, eskertuko genizueke informazio-kanpaina honen berri ematea, web-orrian (www.andoainikastola.eus) jarria dugun formularioa osatzeko gonbitea eginez.

Zuen laguntza eta lankidetza asko eskertzen dugu, ikastolaren oraina eta etorkizuna guztion ardura baita. Mila esker.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
41