2022 AZOKA SOLIDARIOA

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bigarren ebaluazioaren bukaeran, proiektu bat sortu eta garatu dute: apirilaren 6an antolatu zuten azoka solidarioa, hain zuzen ere.

Azoka solidario hau, PAUSOKA ELKARTEAREN alde egin zen eta bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, beraiek egindako pultserak eta prestatutako gozoak jarri zituzten salgai, 1 euroren truke. Denera 1.200€ bildu zituzten.

Aste Santuko oporren bueltan Maite Ruiz eta Patxi Antolinen bisita jaso zuten, beraiekin, behar bereziak dituzten seme-alaben familia elkarteari buruzko azalpenak jaso eta ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten. Momentu berezia eta hunkigarria izan zen denontzat.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu azokan parte hartu zenuten ikasle eta irakasle guztiei.

Eskerrik asko denori.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.