Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bigarren ebaluazioaren bukaeran, proiektu bat sortu eta garatu dute: martxoaren 29an antolatu zuten azoka solidarioa, hain zuzen ere.
Azoka solidario hau, IZAN INURRI elkartearen alde egin zen eta bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, beraiek egindako pultserak, tortilak eta prestatutako gozoak jarri zituzten salgai, euro baten truke. Denera ia 1.400€ bildu zituzten.
Martxoaren 30ean Izan Inurriko Juleneren bisita jaso zuten, beraiek, minbizia duten pertsonei eta familiei babesa eskaintzen die hainbat modutara. Bizipen ugari partekatu genituen Julenerekin eta momentu berezi eta hunkigarria izan zen denontzat.
Eskerrik asko ikasle, irakasle eta familia guztiei gure azoka solidarioan parte hartu izanagatik.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.