2025-26 IKASTURTEA: HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK (II)

Ikasturte berriarekin batera, Eskolako Agenda 2030 programari eutsi diogu aurten ere. Ikasture honetan, Garapen Jasagarriko 11. Helburuaren lanketarekin jarraituko dugu: HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK eta bere baitan IRISGARRITASUNA ETA BIZIKIDETZA.

Iazko ikasturtean, lanketaren lehenengo zatia garatu genuen, motibazio eta diagnostiko faseak aurrera eramanez. Aurten, ekintza planaren diseinuarekin eta garapenarekin arituko gara. Eskola komunitateak, irisgarritasuna eta bizikidetza gaiaren inguruan dituen ahulguneak identifikatu ondoren, eremu horietan gauzatu daitezken hobekuntzak jarriko dira martxan.

Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnartzeko aukera paregabea dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira. Animatzen zaituztegu zuek ere, zuen seme alabekin batera, herri jasangarri baten alde borrokan bat egitera!