250 BAINO GEHIAGO GARA!

Euskaraldia martxan jartzeko hilabete eskas falta da eta parte-hartzaileen zerrenda handitzen ari da; ikastola bidez egindako izen emateak 250 lagunen langa gainditu du.

Txistokiko eta Bazkardoko termometroak gora eta gora ari dira astez aste. Hamaika egunez AHOBIZI eta BELARRIPREST izateko ariketa egin nahi al duzue? Anima zaitezte!

Gure ikasleen aiton-amonak ere prest daudela txapa soinean eramateko? Sartu webgunean eta eman beren izena biloben gelak aukeratuz. Euskaraldian parte hartu nahi baduzue, sakatu HEMEN eta bete formularioa. Animatu! Oso erraza da!