ONGI ETORRI ESKOLARA PROIEKTUA

ANDOAINGO KULTURARTEKO TALDE ERAGILEA:
Proiektuaren helburua kultura aniztasuna lantzea da, kulturarteko ikuspegitik eta ikastolako irakasleen, familien eta ikasleen parte hartzearen bidez. Gure ikastolarekin batera, Gipuzkoako Haur eta Lehen Hezkuntzako beste 16 ikastetxeetan aurrera eramaten da.Proiektuak lan ildo desberdinak ditu, hala nola, ikerketa, sentsibilizazioa, formakuntza eta esku-hartzea ikasgelan eta familiekin.– FAMILIA LAGUNA PROGRAMA

Familiak protagonista dituen esku-hartze programa bat da, eta beste herrialde batzuetatik etorri berri diren familien harrera, kulturarteko harremanak eta euskarara hurbiltzea ditu helburu. Horretarako, beste herrialde batzuetatik etorri berriak diren familiak adin bereko seme-alabak dituzten tokiko familiekin harremanetan jarri eta elkartzen ditu. 2022-23 ikasturtean, Andoaingo 38 familiek parte hartu zuten denera.

Bideoa:

Talde hau Andoaingo lau eskoletako zuzendaritzek, gurasoek, hainbat elkarte eta erakundeek, udal ordezkariak eta proiektuko kulturarteko bitartekariak osatzen dute. Hilabetean behin biltzen da, Andoainen kulturartekotasuna lantzeko aurrera eramango diren ekintza desberdinak koordinatzeko eta kultura aniztasunaren inguruan hausnartzeko.

PARTE HARTU!

Ongi Etorri Eskolara proiektuaren balioetako bat eskolako familien inplikazioa da, kulturarteko harreman horiek ahalbidetzeko, arrazismoaren aurkako pedagogia lantzeko eta euskara eskola-komunitateko familia guztietara hurbiltzeko lanean jarraitzeko. Horretarako, hainbat modutan parte har dezakezue proiektuan:

Familia Laguna gisa: Har ezazu parte boluntario euskaldun edo tokiko gisa, beste herrialde batzuetatik eskolara iritsi berri diren eta haurrak zure seme-alaben ikasgela berean dituzten familiei akonpainatzeko. Egokitze-prozesuan akonpainatu eta elkar ezagutza ahalbidetzeko. Parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete galdetegiko datuak eta zuekin harremanetan jarriko gara. https://forms.gle/9kWLzCqtzYkzsFX67

Ekintza puntualetan parte hartuz: Su-artean Gure-artean ekimenean, kulturarteko liburuaren egunean, martxoak 21arekin loturik egiten diren ekintza desberdinetan, etab.

 FAMILIENTZAKO BALIABIDEEN GIDAK

Jarraian duzuen estekan, Elkarrekin Kooperatibatik egindako “Familientzako baliabideen gidak” topa ditzakezue. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, arabieraz, ukranieraz eta rumanieraz itzulita.

Erabili eta partekatu.

https://www.ongietorrieskolara.org/baliabide-gidak/

Sare hauetan jarraitu dezakezue proiektua:

– Instagram: oeskolara

– Facebook: Ongietorri Eskolara

– Twitter: OEskolara