3. MAILAKOAK ADUNAN

Ikasturte bukaerara iristen ari gara eta Lehen Hezkuntza 3.mailari amaiera polita emateko, Adunan egun pasa ederra egin genuen. 

Goizean Ikastolatik atera eta Belkoaindik barrena Adunara iritsi ginen. “Ura, ezinbestekoa” dela ikasten ari garen honetan, jolaserako ere aukera ematen duenez, Adunako ur-parkera joan eta bertan pasa genuen eguna. Eguraldia lagun, primeran aritu ginen ura azpian nahiz uretatik kanpo jolasean, Adunak eskaintzen duen txoko eder honetaz disfrutatuz. 

Uda honetarako batek baino gehiagok badugu hondartza edo igerilekuaz gain beste proposamenik!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.