5 URTEKO IKASLEAK, ESPERIMENTAZIOAN

Ikasturte hasiera honetan, berrikuntzak izan dira. Esperimentazio gunea aberastu da. Ikasturtea, 5 ataletan banatua dago eta atal bakoitzean, bi eremu izango dira aztergai. Alde batetik, eremu batean, itsasoko elementuak, udazkena, eguraldia, neurria eta udaberria izango dituzte eta bestetik zentzumenak estimulatzeko elementuak.

Hauek aztertzeko, tresna ugari izango dituzte eskura: lupak, metroa, imanak, balantza, mikroskopioa, musika tresnak, termometroa, hondar ordularia …

Helburuak jakin-mina piztea, araka dezaten bultzatzea, probatzea, behatzea, manipulatzea, esploratzea, ikertzea, hipotesiak egitea eta ondorioak ateratzea dira.

Ea gozatzen duten!