5 URTEKOAK ERAKUSKETA PRESTATZEN

48Udazkenean bete-betean murgilduta gaude eta HH5eko haurrak ere udazkena gaitzat hartuta buru-belarri ari dira lanean.

Izan ere, azaroaren 22an, erakusketa berezia eskainiko diete euren senitartekoei eta ordurako dena prest eduki nahi dute. Hostoak biltzen izan dira, lehortzen eduki dituzte, plastilinarekin udazkeneko fruituak egin dituzte, baita tenperarekin hostoak margotu ere…

Prozesu polita izan da eta guztiak erakusteko irrikaz daude.

Ikus albistea eta argazkiak, HEMEN.