50 JAI ; 50 TONTOR

2.026ko Kilometroak  berezia izango da, borobila, 50. edizioa,  eta Lazkaon ospatuko da.

1.977an ospatu zen lehen aldiz  Kilometroak; ordukoan  Beasain eta Lazkaoko ikastolek antolatu zuten. Jendetza batu zuen lehen edizio hark;  Ikastolen mugimenduarekin bat egiten zuen jende asko  gerturatu zen,  ibilbide hartan kilometroak eginez,  Ikastolen alde dirua jaso eta ikastolei babesa ematera. Gerora sortu dira Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats jaiak, ikastolen mugimendurako oso garrantzitsuak izan direnak.

Kilometroak 50. edizioa programazio barruan 50 JAI ; 50 TONTOR ekimena antolatu da. Gure ikastolak ekimenean parte hartu zuen eta Belkoain mendira igo ginen.