Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Zarautzen izan ziren. Mendialdeaz gozatuz, Santa Barbara auzoko mahastien artetik Getariara oinez joan ziren. Bertako frontoian eskupilota txapelketaz disfrutatu, eta itsasertzetik buelta egin zuten aterpetxera.
Gainera, Zarauzko Arte eta Historia Museoa bisitatu zuten, eta arkeologia-aztarnak ezagutu zituzten Santa Maria la Real parrokian. Zarauzko malekoian paseo bat eman, eta hondartzan jolasten ondo pasatzeko aukera ere izan zuten.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.


